XV. Ankulegi Jardunaldia (2012). Ahaidetasuna gizarte garaikideetan: ikuspegi eta auzi berriak familiarteko harremanen azterketa antropologikoan.

Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi XV. Antropologia Jardunaldia antolatu zuten. Ekitaldia 2012ko martxoaren 16an (ostirala) ospatu zen Donostiako San Telmo Museoan.

«Ahaidetasunaren gaia landuko dugu estreinakoz foro honetan. Antropologiako gai klasiko bat da, gaur egun interes berria pizten duena, ikerketa eremu berrietara bideratu baita.

Ahaidetasunari buruzko ikerketak sakon berraztertu dira azken hamarkadetan. Bai gizartearen eta politikaren alorreko aldaketak, bai balio-sistemetan eta genero-harremanetan gertatutako eraldatzeak direla eta, familia-loturak eta ahaidetasuna beste modu batera eratzen dira orain, eta zenbait kultura-kategoria birformulatu egin behar dira: hala, berriro definitu beharreko kontzeptuak dira familia, bikotea, amatasuna, aitatasuna, eta baita pertsona bera ere.

Erreprodukzio-teknologia berrien, lege-aldaketen, migrazioen eta nazioarteko adopzioen ondorioz, ahaidetasunari eta gurasotasunari buruzko teoria antropologikoak berraztertu egin behar izan ditugu, eta arazo eta galdera berriak sortu dira. Gaur egun, zein dira ahaidetasunaren alderdi sozialaren eta alderdi biologikoaren elkarguneak? Zer-nolako ondorioak dituzte familiak sortzeko esperientzia berri horiek gizartearen, etikaren eta politikaren alorrean? Adopzioari edo erreprodukzio-teknologiei buruz hausnartzeak zer-nolako ekarpena egiten du familiaren edo pertsonaren kontzeptu berri bat eratzeari begira? Ahaidetasun-loturaren zer-nolako ikuskera dago praktika horien guztien oinarrian?»

Hemen deskarga ditzakezu egitaraua eta kartela.

Hemen argitaratua:

Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, 16. zk. (2012): Familiak eta ahaidetasuna

Jardunaldiko bideoak:

Cuidados y relaciones intergeneracionales: Clara Carmen Parramon, Laura Alamillo Martínez, Chiara Cerri, María Espinosa Spínola, Nancy Anne Konvalinka y Anna Piella Vila.
Propuestas de acercamiento al estudio del parentesco en el escenario transnacional: Jesús Sanz Abad, Paloma Fernández-Rasines, Mercedes Bogino Larrambebere, Amandine Delord y Carmen Gregorio
El parentesco a la luz de la reflexión sobre la persona: Enric Porqueres i Gené.
Redefiniendo parentalidades y terminologías: Consuelo Álvarez Plaza, José Ignacio Pichardo Galán, María Isabel Jociles Rubio, Ana María Rivas Rivas y Mercé Falguera Rios.
Familias del arcoíris: nuevos escenarios sociales y legales en torno al parentesco: Ana Toledo Chávarri, Luis Puche Cabezas, José Ignacio Pichardo Galán y Marissa Neto.
Nuevas orientaciones de los estudios del parentesco: Aurora González Echevarría.

Ankulegi I. Argazkigintza Etnografiko Lehiaketa

Aukeratutako argazkiak San Telmo Museoan egon ziren ikusgai martxoaren 9tik 18ra. Jardunaldiaren egunean, bertaratutakoen eskura jarri ziren publikoaren saria hautatze txartelak [deialdia [es] | aurkeztutako lanak [es] | lan irabazleak [es]].

Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)
San Telmo Museoa = Museo de San Telmo