Argitalpenak

Ankulegi, antropologia espazio digitala

Gune digital, ireki eta dinamikoa gizarte antropologiaren gaineko ezagutza trukerako eta eztabaidarako. Elkartearen argitalpen proiektuaren berrikuntzaren emaitza da, 1997tik 2019ra bitartean Ankulegi Gizarte Antropologia Aldizkaria kaleratu ondoren. Egitura berri honen bidez, argitalpen eremu arin bat finkatu nahi dugu, praktika etnografikoen eta antropologia garaikidearen inguruko ikerketa-, eztabaida- eta adierazpen-mekanismo kolektiboak eta esperimentalak garatzen lagunduko duena, edukien zorroztasuna eta kalitatea galdu gabe.

Ankulegi, gizarte antropologia aldizkaria (1997-2019)

Ankulegi Gizarte Antropologia Aldizkaria Espainiako Estatuan gizarte eta kultura antropologiari eskainitako argitalpen zientifikoen erreferente izan da 20 urte baino gehiagoz. Urtero, eta Euskal Herrian eta Euskal Herriari buruz egindako ikerketei arreta berezia eskainiz, Ankulegik artikulu original eta argitaragabeak argitaratu ditu, batez ere urteko jardunaldiaren aurkezpenei eta gaiei lotutakoak.

12 urtez paperean argitaratu ondoren, 2009an aldizkaria formatu digitalean ere argitaratzen hasi zen. Elkarteak aurreko zenbakiak digitalizatzeko asmoa du, guztiak webgunean eskuragarri egon daitezen.

Zenbakien historiala
  1. Identitatea eta generoa / Identitatea eta abertzaletasuna. (1997)
  2. Hizkuntzaren loturak gizartean. (1998)
  3. Generoaren inguruan. (1999)
    • Zenbaki berezia: Antropología Feminista: desafíos históricos y metodológicos. (1999)
  4. Antropologia Aplikatuaren ikerbideak. (2000)
  5. Ikerketa antropologikoaren arazo teoriko eta metodologikoak. (2001)
  6. Antropologiaren etorkizun profesionala. (2002)
  7. Kultura eta politika. (2003)
  8. Migrazioak. (2004)
  9. Egungo gizarteareen erronkak. (2005)
  10. Oroimenaren ibilbideak. (2006)
  11. Antropologia bisuala. (2007)
  12. Teresa del Valle-ri omenaldia. (2008)
  13. Antropologia eta turismoa. (2009)
  14. Emozioen antropologia. (2010)
  15. Auzi etiko eta metodologikoak. (2011)
  16. Familiak eta ahaidetasuna. (2012)
  17. Indarkeriaren antropologia. (2013)
  18. Arte(ak) & antropologia(k). (2014)
  19. Plazaz, plaza, Occupy anthropology! Aktibismoak aztergai. (2015)
  20. Topaketak. (2016)
  21. Materialtasunaren antropologiak. (2017)
  22. Soinuak, zaratak, musikak. (2018)
  23. Antropologia heriotzaren aurrean (2019)

XI. Antropologia kongresuko aktak (2008)

Ankulegi elkarteak antolatu zuen «Erronka teorikoak eta praktika berriak» izenburupeko XI. Antropologia Kongresua, FAAEEk deituta. 2008ko irailaren 10etik 13ra egin zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusean. Ankulegik kongresuko aktak argitaratzeko ardura ere hartu zuen: formatu digitalean eskuragarri jarri dugun 14 liburukiko bilduma.