Ura materia gisa (2018)

Montesinos Llinares, Lidia (ed., koord.) (2018) Ura materia gisa / El agua como materia
Donostia, Fundación Cristina Enea Fundazioa, 237 or. ISBN: 978-84-697-8473-0.

Ura ikasgai gisa,
liburu honetako gai-ardatz gisa.

Ura materia gisa,
bere zeinahi formatan,
nola askotariko erabileratan.

Ura, ametsetako materia,
irudimenaren eta memoriaren iturri.

Ura materia gisa anitz zentzutan:
substantzia eta materialtasun fisiko gisa,
bilakabidearen metafora, ahanzturaren korronte gisa;
munduan gure izateko eta
bizitzeko modua pentsatzeko elementu gisa.

Ura materia gisa pentsatzeak ura beraren izaera eta ematen dizkiogun erabilerak birpentsatzea esan nahi du, ulertuz historian zehar aldatu eta bilakatu egiten den material bat dela, eta, hori, kokatzen garen testuinguruaren arabera modu ezberdinean gertatzen dela. Ura, irudimena eta espazioa nola bere forman eta sinbolismoan aldatuz joan da; progresiboki urbanizatua eta hiri bihurtua izan den espazioa –gure mundua– bizitzeko eta bizileku egiteko moduak aldatuz joan diren bezalaxe.

Liburu hau erregistro gisa egituratzen da, HidroLogikak 2016 programa publikoa izan zenaren memoria moduan. Argitalpen hau, ametsetako eta irudimenaren urak zaindu eta memoriarik ez galtzera deitzen duen alarma-hots kolektibo bat ere bada. Azken batean, hartatik abiatuta sortzen eta definitzen baitugu geure bizimodua.

Libura jaitsi (pdf, 18 Mb) Bibliografia fitxa (COinS)

Related Entries