Nature Change (2020)

Koochaki, Nader (ed.) (2020)
Nature Change
Donostia, Fundación Cristina Enea Fundazioa, 108 or.
ISBN: 978-84-09-20951-4

“Nature Change” Kimia Kamvariren bakarkako erakusketa bat da, 2018ko azaroaren 22tik 2019ko otsailaren 22ra bitartean Cristina Enea Fundazioaren Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean estreinakoz erakutsi zena. Artea eta natura, materia eta berehalako esperientzia eta denbora ziklikoaren eta ekologiaren arteko erlazioei buruzko gogoeta da erakusketa.

Nature Change erakusketa haren harira sortutako eta bertako dokumentazio grafi¬koarekin ondutako liburua ere bada. Hiru hizkuntzatan argitaratu da —euskara, gaztelera eta ingelesa— eta Filiep Tacqek diseinatu du. Liburuak ondorengo egileen testuak biltzen ditu:

  • “Errautsetatik errautsetara, hautsetatik hautsera”, de Koenraad Van den Driessche.
  • “Naturaren elementuen indarrak”, de Michael Marder.
  • “Elkarrenganako herrestatze-efektuak”, de Lidia Montesinos.
  • “Gogoratu hegaldia, txoria hilkorra da”, de Kimia Kamvari y Nader Koochaki.

Erakusketak bidaia bat, mugimendu migratzaile bat du abiaburutzat, Kimia Kamvari artistak 2015eko irailean Irandik Euskal Herrirantz egindakoa. Teherandik —12 milioi biztanleko metropoli bat— Astigarreta auzoko etxegune batera (Beasain) egindako lekualdatzeak, erabateko testuinguru eta habitat aldaketa ekarri zuen berekin artistarentzat, eta irauli egin zuen bere pertzepzioa zentzumenei eta estatikari dagokienez.

Lurralde berri bat habitatuz, bilaketa ekologiko eta esperimental batean murgildu da Kimia, paisaiaren errepresentazio piktorikotik harago doana. Natura aldaketa horretan, bere lanak denboraren materialtasunari buruz, bizitza eta heriotzaren mugimendu ziklikoari buruz, esperientzia osatzeko moduei eta gertaerei buruz gogoeta egiten du. Hemen aurkezten diren lanek, gainera, geldirik geratuko ez diren adierazpideak arakatzen dituzte, aldaketaren ideia bera jasoz: ba al dago naturako elementuak, euren memoria biologikoarekin, artelanean inprimatzerik?

Erakusgai bat ikusi (Issuu)

Kimia Kamvari (Colonia, 1986) artista iraniarra da. Teherandik Astigarretara (Beasain, Euskal Herria) bizitzera mugitu zenean, bere lanek bira kontzeptual garrantzitsu bat jasan zuten. Margolaritzaren alorrean hezitakoa, azken urteetan bitarteko piktorikoaz gogoeta egin du, argazkigintza, material organikoen erabilera eta instalazioaren gisako formatuetan lan eginez. Bere lanetan naturari so egiteko modu berezi bat nabarmentzen da, haren lekuko direlarik bere azken bakarkako erakusketak: Aperion (2018, Dastan Gallery / Electric Room), Nature Change (2019, Fundación Cristina Enea) y Event Horizon (2019, Dastan Gallery /Dastan’s Basement).

Related Entries