Nor gara

Ankulegi elkartearen helburua da gizarte- eta kultura-antropologia hedatzea eta gai horri buruz hausnartzeko, ezaguerak hartzeko, ikertzeko eta kritikatzeko guneak sortzea. 1994an sortu zen, gizarte-antropologo talde baten ekimenez; UPV/EHUkoak izan ziren sortzaile gehientsuenak. Antropologian interesa duten pertsonek parte har dezakete elkartean; bereziki, ikasleek, gradudunek eta profesionalek.

Ankulegik helburu hauek ditu:

  • Gizarte- eta kultura-antropologiaren alorreko ikerketa zientifikoak sustatzea eta bideratzea.
  • Gizarteari jakinaraztea zer den gizarte- eta kultura-antropologia eta zer-nolako ekarpena egiten dion guztion ongizateari.
  • Gai horri buruzko elkargune eta eztabaida-leku izatea; urteroko jardunaldien eta Ankulegi aldizkari zientifikoaren bidez, batez ere.
  • Antzeko beste erakunde batzuekin harremanak sortzea eta trukeak egitea.
  • Mediateka bat edukitzea, gizarte- eta kultura-antropologiaren alorreko argitalpen zientifikoak eta jakintza-arlo horretarako interesgarriak diren beste material batzuk jasotzeko.

Asociación de Antropología del Estado Español (ASAEE) erakundearen bazkide sortzailea da Ankulegi. Federación de Asociaciones de Antropología del Estado Español (FAAEE) aurrekari erakundearen ere izan zen bazkidea Ankulegi.