Bertsotan Antropologiaz: Ankulegiren bertsoafaria (2020-02-14)

Ankulegi elkarteak antropologia bertsoafari bat egingo du otsailaren 14an Donostian. Bertako elikagaiekin egindako afari begetarianoa izango da.
Miren Artetxe eta Oihana Arana bertsolariak arituko dira. Mirenek bertsolaritzaren inguruko tesia irakurriko du laster eta Oihana Antropologia gradua ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bertsoen gain, tonbola bat ere egongo da.
Bertsoafariaz gozatzeko 10 euro gutxienez eman behar da. Bildutako diruak elkartearen ekitaldiak finantzatuko ditu.
Eman izena otsailaren 10era baino lehen helbidera idazten!
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!