Ankulegi XVII. Antropologia Jardunaldia

"Antropologia(k) & artea(k)"

Egitaraua Kartela

Aurkezpena

Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi Antropologia XVII. Jardunaldia antolatzen dute. Ekitaldia 2014ko martxoaren 14an (ostiralean) ospatuko da Donostiako San Telmo Museoan.

Ankulegi jardunaldien edizio berri honetan artearen praxiaren bidez ezagutza soziokulturalera hurbilpena gaia jorratuko dugu. Hau da, sormen artistikoa ezagutza antropologikorako metodo gisa hurbiltzeko hausnarketa. Prozesu honetan parada egiteak soziokulturalaren errekonozimendutik ekintza artistikoan pentsatzera garamatza, sorkuntza artistikoa baita ez ohikoak diren lengoaiak erabiliz beste mundu sinbolikoetara eta errealitate kulturaletara hurbiltzen gaituena. Ezagutza sortzeko gaitasun honek antropologiarentzat bide berri eta osagarriak eskeintzeko aukera planteatzen digu eta.

Marku kontzeptual honen baitan, jarraian agerturiko lau ildo hauei buruz, teoriatik nahiz praktikatik hausnartuko duten komunikazioak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu, formatu artistiko desberdinak onartuz:

  • Lehenengoa, artearen praxiaren errekonozimendua antropologiaren ikuspegitik: artistaren eta antropologoaren disziplinarteko ekarpenak ; kontestu soziokulturalean birdefinituriko paradigma artistikoen aldaketak.
  • Bigarrena, etnografian irizpide eta zentzu artistikodun jardute eta aplikazio erramintak: ohiko erregistro moduak eta teknologia berriak antropologiaren ikerketa teknika bezala, plastika eta bisualak, argazkilaritza, audiobisualak, dokumentalak eta zinematografikoak barneratuz.
  • Hirugarrena, antropologiaren ikuspegitik artearen irakurketa garaikidea: artearen esperientzia (bir)ezagutza soziokulturalaren bitarteko bezala. (arte eder klasikoak, arkitektura, performance fenomenoak, musika, arte eszenikoak, etab) baita antropologiarentzat artearen teorien enfoke berritzaileak ere .
  • Azkenik, jardunaldiak objektu artistikoak oinarritzen diren erlazio sozialetan ere interesa du: espazio publikoetan eginiko interbentzioetan, eragin soziala duten aktibismo artistikoetan; hiriaren protagonismoa helmen handiko estrategia kultural ikonografiko, estetiko eta sinbolikoekin. Paisaiaren eraikitze kulturalaren erreferentzia eta interakzio artistiko-estetikoetan (Land Art, Artea eta Lurraldea) Performance arteen erresistentzia eta erantzun ematea Antropologia eta edo etnografia adierazpen sozial bezela; artea eta kultura bisualaren arteko loturak.

Azken finean, artea oinarri harturik ezagutza sozialaren adierazle, sortzaile edo laguntzaile izango diren proposamenen bila gabiltza.

Proposamenak

Proposamenak, euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez <aldizkaria[a bildua]ankulegi[puntu]org> helbidera bidali behar dira 2014ko urtarrilaren 27a baino lehen atal hauek beteta:

  • Proposamen mota: komunikazioa, posterra, tailerra, audiobisuala edo beste formatu bat.
  • Izenburua: izenburu nagusia eta azpititulua kasua bada.
  • Egilea: izen-abizenak, helbide elektronikoa, disziplina, filiazio instituzionala.
  • Deskribapen motza: proposamenaren ideia nagusiaren sinopsi motza. Jardunaldia hedabide desberdinetan argitaratzeko. Gehienez 30 hitz.
  • Deskribapen zabala: helburuaren deskribapen zehatza, proposamenaren metodo eta inplikazioa. Ebaluatzeko balioko du eta jardunaldiaren programan webean argitaratuko da. Luzeera gomendatua: 150-200 hitz.
  • Hitz gakoak: 2-3 hitz bakarrik.

2014ko otsailaren 8an proposamenen egileekin harremanetan jarriko gara onartuak edo ukatuak izan diren jakinarazteko.

Arigitalpena

Ankulegi Elkartearen Aldizkariak 2014 urtean zehar jardunaldiaren gai bera izango duen ale monografiko bat kaleratuko du. Jardunaldira komunikazioak aurkeztuko dituzten pertsonak martxoak 30erako komunikazioak artikulu formatuan bidaltzera gonbidatzen ditugu, beti ere kontseilu zientifikoak hurrengo alean argitaratzeko ezartzen dituen betebehar formal (ikus arauak) eta kalitatezkoak betetzen baditu. Argibide hauek kontuan hartzen ez dituzten artikuluak ez dira onartuko.

Bidaia eta ostatua

Donostia Turismoa & Convention Bureauk hirira nola iritsi eta bertan non ostatzeari buruzko argibide zabala eskaintzen du.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila = Dpto. de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
San Telmo Museoa / Museo de San Telmo Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián Donostia Kultura