Ankulegi Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa (2012)

“Ahaidetasunaren gaineko gaur egungo kontuak”

Gaia

Lehiaketan jorratu beharreko gaiak, familia eta ahaidetasun harremanen gainekoak izango dira. Kontutan hartuta, erreprodukzio teknika berriek, legislazioaren aldaketak, emigrazio mugimenduek eta nazioarteko adopzioek, familia ereduen aniztasuna ahalbidetu dutela.

Partaideak

Edozein argazkilarik parte hartu dezake, bakarrik edo taldeka.

Lana

Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak, originalak, argitaratugabekoak eta beste lehiaketa batean saririk jaso ez dutenak izan beharko dira.

Argazkiak egileek aurkeztu beharko dituzte. Lehiaketa honetan parte hartzen duten pertsonek bere gain hartzen dute egiletza eta aurkeztutako argazkien originaltasuna. Bermatu beharko du argazkiei dagozkien eskubide guztien jabea dela eta argazkietan ateratzeko, hauetan agertzen diren pertsonen baimena duela. Antolaketak ez du bere gain hartzen autoreek, copyright-aren gainean egin dezaketen erabilera okerra edo argazkietan agertzen diren pertsonen irudi eskubideen erreklamazioen gaineko inongo erantzukizunik.

Ezaugarri teknikoak

Argazkiek formatu digitala izan beharko dute. Argazkigintza teknika librea izango da. Argazkiek ondorengo ezaugarriak bete beharko dituzte:

Argazki digitalak jpg formatuan izan beharko dira, gutxienez 1.024 x 1.024 pixel eta 300 ppp (300 dpi) bereizmenarekin. Artxiboak gehienez 3 Mb izango ditu.

Antolaketak, publikaziorako edo erakusketarako, argazkilariei gutxieneko 2.500 pixel bereizmena duten argazkiak eskatu diezaizkieke.

Identifikazioa eta bidalketa

Argazkiak posta elektronikoz bidaliko dira: <ankulegi.etnofoto@gmail.com> helbidera, “Ankulegiko Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa” izenburuarekin. Korreoan bi artxibo erantsi beharko dira:

  1. Argazkien artxiboak, argazki bakoitzaren izenburua jarriaz.
  2. Word formatuko dokumentu bat ondorengo datuekin: argazkilarien izenak, teléfono zenbakia, korreo elektronikoa, argazkiaren edo argazki seriearen izenburua eta argazki bakoitzaren fitxa teknikoa (lekua, urtea, teknika). Argazkiei erreferentzia egiten dien testu txiki bat ere aurkeztu behar da (gehienez 75 hitz).

Korreo bat bidaliko da argazki edo argazki serie bakoitzeko.

Argazkien jasotze data

Argazkiak, 2012ko urtarrilak 15 eta 2012ko otsailak 29 bitartean jasoko dira.

Sariak

  • Publikoaren Saria: 150 €, diploma eta antropologíako liburu sorta bat.
  • Ankulegi Saria: diploma eta saritutako argazkiaren publikazioa, Ankulegi aldizkariaren portadan, idatzizkoan zein digitalean. Aurkeztutako argazkiak adierazitako helbururako aproposak ez badira, saria jabegabe gertatu daiteke.

Irudien erakusketa

Lehiaketan onartutako argazki guztiek, <http://ankulegi.wordpress.com/> helbidean ikusgai egongo den erakusketa birtualean parte hartuko dute.

Ankulegik argazki batzuk hautatu ditu San Telmo Museoan dagoen erakusketaran parte hartzeko, argazkiak martxoaren 9tik 18ra sarreran ikusgai egongo dira.

Lehiaketa antolatzen duen elkarteak eta erakunde laguntzaileek lehiaketan onartutako irudiak erabili ahal izango dituzte, erakusketetarako, publikazioen ediziorako, irabazirik gabeko ekintzen promoziorako eta lehiaketa honen promoziorako. Beti ere, irudien egilea adierazi beharko da eta argazkien erabilera ezin izan da irabazi ekonomikoak lortzeko erabili.

Parte-hartzaileek bere gain hartzen dute, lehiaketaren argazki galeriaren bisitariek beraien argazkiak deskargatu ahal izango dituztela.

Epaimahia

Epaimahia Ankulegi Elkarteak aukeratuko du. Epaimahiaren ebaluazioaren helburua, San Telmo Museoko erakusketa kolektiboan parte hartuko duten argazkien aukeraketa izango da. Aurkeztutako argazkiren batek azaldutako ezaugarriak beteko ez balitu, epaimahiak lehiaketatik at utzi dezake. Epaimahiaren erabakia 2012ko otsailaren 25ean Ankulegiko web orrian eta blogean adieraziko da. Epaimahi berdinak, onartutako argazkietatik, Ankulegi Saria jasoko dutenak aukeratuko ditu. Erabakia irabazleari jakinaraziko zaio eta Ankulegiko web orrian zein lehiaketaren argazki galerian publikatuko da.

2012ko martxoaren 16ean, San Telmo Museoan egingo diren, Ankulegik antolatutako XV. Jardunaldiak “Ahaidetasunaren gaineko gaur egungo kontuak / Cuestiones contemporáneas sobre el parentesco” ospatzen diren bitartean, parte-hartzaileek Jendearen Sariaren argazki irabazlea bozkatu ahal izango dute.

Sarien banaketa eta erakusketa

San Telmo Museoan egingo da aukeratutako argazkien erakusketa. Jendeak, martxoaren 16ean goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak bitartean bozkatu ahal izango du argazkirik hoberena. Jendearen Saria, martxoaren 16ean erabakiko da, Ankulegiko XV. Jardunaldien bukaerarekin batera (arratsaldeko 8,30 gutxi gora behera).

Hautatutako argazkien egileei sarien banaketa jakinaraziko zaie.

Jendearen Saria, 2012ko martxoaren 16ean San Telmo Museoan entregatuko da, jardunaldia bukatu bezain laster.

Oharrak

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar, halaber, epaimahiaren erabakiarekin adostasuna. Erabakiak apelaezinak izango dira.

Sariketaren antolatzaileek oinarrietan aurretik jakiten ez den egoera baten aurrean egokien iruditzen zaien moduan konpontzeko eskubidea dute.

Partaideen datuen trataera, indarrean dagoen legediarekin bat dator.