• Follow us on Twitter
  • RSS
Ankulegi Antropologia Elkartea close

Ankulegi Antropologia Elkartea

  • Elkartea
    • Nor gara
    • Egin zaitez bazkide
    • Harremanetarako
  • Jarduerak
    • Ankulegi XXIII. Antropologia Jardunaldia (2021)
    • FAAEEko XI. Antropologia Kongresua
    • Historia (1994-gaur)
  • Aldizkaria
    • 13-22 zb. (2009-2018)
    • Argitalpen arauak
  • Beste argitalpenak
    • XI. Antropologia Kongresuko aktak (2008)
    • “Hiria zugandik gertu” (2003, 2008)
  • Aipamenak
  • Mediateka
  • Albisteak
  • ∞
  • [es]

Albisteak

Ankulegi elkartearen berri

Kolaborazio eta aipamenetarako deialdia (“Ankulegi” aldizkaria, 23. zb.)

0 Comments/ in Ankulegi aldizkaria / by admin
2019/02/09

Ankulegi gizarte/kultur antropologia aldizkariak 23. zenbakia argitaratuko du 2019an. Hori dela eta, artikulu zein liburu aipamenak aurkezteko gonbidatu nahi zaituzte.

Ondoko idazkiak aurkez ditzakezue:

  • Monografiko atalerako artikuluak, heriotzaren ingurukoak.
  • ‘Kolaborazioak’ atalerako artikuluak, gai askekoak.
  • Gizarte/kultur antropologiaren inguruko liburu aipamenak, duela gutxikoak eta edozein gairen ingurukoak.

Epea zabalik dago urte osoan, baina 2019ko martxoaren 31a baino lehen aurkeztea gomendatzen da. Argitaratzeko arauak bete dituzten idazkiak baino ez dira ebaluatuko. Kontsulta edota proposamenak bidaltzeko, <aldizkaria[a]ankulegi[.]org> helbideari jo dezakezue.

Monografikoa: “Heriotza”

Heriotza garai eta gizarte guztietan presente dago. Hala ere, biologikoa eta soziala den edozein prozesuren antzera, testuinguru kultural eta historikoaren araberako agerpen anitz ditu. Nola egiten diogu aurre heriotzari? Nola agertzen zaigu eta nola ematen dugu horren berri? Zer forma hartzen dute hileta erritualek eta zeremoniek? Nolakoak dira egungo doluak eta osatze prozesuak? Zer harreman eraikitzen dira bizidun eta hildakoen artean? Nola agurtzen eta nola gogoratzen ditugu hildakoak? Zein da haien gizarte presentzia (sinbolikoa, jaien bidezkoa, espirituala…)? Zer espazio eta arkitektura motak eraiki eta erabiltzen ditugu oroitzapen eta gurtzarako?

Bestalde, askotarikoak dira hiltzeko prozesuak eta, eurekin batera, prozesu horietan zehar burutzen ditugun ekintzak eta hartzen ditugun erabakiak. Gaixotasun edo istripu heriotzez gain, suizidioek, eragindako heriotzek, eutanasiak eta gaixotasun terminalen tratamenduek hausnarketa antropologikoa eta etikorako esparru zabal bat ireki eta osatzen dute, hainbat arloen arteko elkarrizketa ezinbesteko bihurtuz: legea, erlijioa, medikuntza, bioetika, zuzenbidea…

Halaber, ikuspegi biopolitikoak eta indarkeriaren, gerraren eta genozidioen ikerketek, nekro-tanato-politikoa bihurtu zaigun egungo errealitateari buruzko hainbat hausnarketa etiko-politiko eta epistemikoak eskaintzen dizkigute. Mundu osoan zehar dauden hobi komunek, itsasoan itotako milaka pertsonen heriotza ukatuek, gerra edo feminizidioak hildako guztiek, heriotzaren inguruko bestelako prozesu, bizipen eta ekintzak eragin dituzte. Testuinguru ezberdinetan eragindako bortxa heriotzek eta desagerpenek erritu propioak sorrarazi dituzte, eta justizia, aitortza eta erreparaziorako borroka anitzi bidea ireki diete.

Tags: heriotza
← Ankulegi XXII. Jardunaldiaren kartela
Ankulegi XXII. Jardunaldiaren egitaraua (2019-04-12) →
Related Posts
Ankulegi aldizkarirako epea luzaturik (23. zb.)
Ankulegi XXII. Jardunaldiaren deialdia (2019/04/12...
Ankulegi XXII. Jardunaldiaren kartela
Ankulegi XXII. Jardunaldiaren egitaraua (2019-04-1...
Comments

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Albiste gehiago

  • Ankulegi XXIII. Antropologia Jardunaldiaren kartelaAnkulegi XXIII. Jardunaldiaren egitaraua (2021-03-05)2021/01/26 - 22:18
  • Ankulegi XXIII. Antropologia Jardunaldiaren kartelaAnkulegi XXIII. Jardunaldiaren egitaraua (2020-03-13)2020/03/02 - 21:52
  • Ankulegiko bertsoafaria (2020)Bertsotan Antropologiaz: Ankulegiren bertsoafaria (2020-02-14)2020/02/01 - 19:12
  • Ankulegi Antropologia Elkartea = Asociación Vasca de Antropología2020rako agenda2020/02/01 - 19:00
  • "Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria"-ren 22. zenbakiaren azala“Ankulegi” aldizkariaren 22. zb., online2019/06/22 - 9:20

Albisteak

  • Ankulegi XXIII. Antropologia Jardunaldiaren kartelaAnkulegi XXIII. Jardunaldiaren egitaraua (2021-03-05)2021/01/26 - 22:18
  • Ankulegi XXIII. Antropologia Jardunaldiaren kartelaAnkulegi XXIII. Jardunaldiaren egitaraua (2020-03-13)2020/03/02 - 21:52
Albiste gehiago

“Ankunews” buletina

Aipamenak

  • Koochaki, Nader (ed.) (2020): "Nature Change", Donostia, Fundación Cristina Enea Fundazioa, 108 or.
ISBN: 78-84-09-20951-4Nature Change (2020)2021/01/16 - 17:58
  • Altuna Ramírez eta Ozaita Azpiroz (2018): "Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa". Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 192 or. ISBN: 978-84-8438-651-3.Itzalitako kalabazen berpiztea (2018)2019/01/15 - 22:16
Aipamen gehiago

Mediateka

Gizarte/kultur antropologiaren inguruko liburu edota artikuluren bila? Zinema etnografikoa gustuko al duzu? Aztertu gure Ankulegiren Zotero kontua kontua.

Pribatutasuna

Pribatutasun politika

Harremanetarako

Ankulegi Antropologia Elkartea
Idazkaritza: idazkaritza [a] ankulegi [.] org
Aldizkaria: aldizkaria [a] ankulegi [.] org
© Copyright - Ankulegi Antropologia Elkartea - Wordpress Theme by Kriesi.at
Webgune honek 'cookies'-ak erabiltzen ditu, bai bereak bai beste batzuenak, webgunea nola aztertzen duzun ezagutzeko era anonimoz. Nabigatzen jarraitzen bazara, onartzen dituzula ulertuko dugu, baina nahi izanez gero zure nabigatzailea doi dezakezu 'cookie'-ak ukatzeko edota ezabatzeko. Ondo da Ez, eskerrik asko Argibide gehiago
‘Cookies’-en inguruko politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled

Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.

Non-necessary

Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.