ANtropologia, KULtura Eta GIzartea


Ankulegi elkartearen helburua da gizarte- eta kultura-antropologia hedatzea eta gai horri buruz hausnartzeko, ezaguerak hartzeko, ikertzeko eta kritikatzeko guneak sortzea. [gehiago irakurri]

Elkarteak urtero, Ankulegi aldizkari zientifikoaren ale bat argitaratzen du eta Ankulegi Antropologia Jardunaldiak antolatu eta burutzen ditu.

Asociación de Antropología del Estado Español (ASAEE) erakundearen bazkide sortzailea da Ankulegi. Federación de Asociaciones de Antropología del Estado Español (FAAEE) aurrekari erakundearen ere izan zen bazkidea Ankulegi eta horren 2008ko kongresua antolatu zuen.