XX. Ankulegi Jardunaldia (2017). Materialtasunaren antropologiak

Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi XX. Antropologia Jardunaldia antolatu zuten. Ekitaldia 2017ko martxoaren 10an (ostirala) ospatu zen Donostiako San Telmo Museoan.

«Jardunaldien edizio berri honetan antropologiaren materialtasuna edo materialtasunaren antropologiak jorratuko ditugu. Antropologia betidanik arduratu da modu nahiko zehaztugabean “gauza” izendatutako horiez, gizarte ezberdinen garapen teknologikoaren araberako lehen sailkapenetatik, salerosgaiak edo birusak ekoizten dituzten ildo eta muntaia sozialak trazatzeko ahalegina egiten duten azken etnografietaraino. Giza-subjektibotasunetik kanpokotzat hartutako eta, halere, forma ematen dion guztia. Ekografia batek soziala den horrekiko sarbidea ematen digu, mundura irten baino askoz lehenago. Eta, egiten dugunean, bizitzaren bidea irekiko digute gazek, kutunek, kremek, injekzioek edota belarritakoek; bizitza horren ibilbidea tresna jakin batzuk eskura izatearen edo ez izatearen guztiz baitakoa izango da, tresna horiek gure indibiduazio-prozesuak, pertsonalak zein kolektiboak, markatuko baitituzte. Baina ez ditugu soilik objektuak eta kultura materiala jorratu nahi jardunaldian; hain zuzen ere, materialtasuna antropologian edo materialtasunaren antropologiak landu nahi dituen jardunaldi honetan. Proposamenak hainbat gairen ingurukoak izan daitezke: osagaiak, giza-fluxuak, substantziak, inguru organikoak, elementu geografikoak, elementu astronomikoak, prototipo industrialak, indar edo egoera fisikoak, baita mamuak, espirituak, gaixotasunak, teknikak, ohiturak, legeak edota kontzeptuak ere.

Antropologiak zenbait urte daramatza kezkati, dikotomia batzuk kolapsatzeko; esate baterako, erreferentea-esanahia, materia-espiritua, biologikoa-soziala, naturala-artifiziala, fikzioa- errealitatea edo kontzeptua-gauza. Ildo horretatik, jardunaldiaren gonbita ez da “gauza” zehatz batzuei buruzkoa, “gauzak” —euren konkretutasunean, presentzian eta materialtasunean— protagonistatzat hartzeari buruzkoa baizik, ikerketa antropologikorako agertoki berriak arakatzeko eredu baliagarri moduan.»

Hemen deskarga ditzakezu egitaraua, kartela eta call for papers

Hemen argitaratua:

Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, 21. zk. (2017): Materialtasunaren antropologiak

Jardunaldiko bideoak:

Materias de institución: Xabier Jaso Esain, Marta Pérez, Guillem Palá Nosás y Miquel Domènech Argemí.
Materias en movimiento: Ignacio Elpidio Domínguez, Fanny Montes, María Zapata, Marta Barba y Agustín Coca Pérez.
La consistencia de los objetos manzanas como tramas de acción: Montserrat Cañedo.
Materias de afecto: Natalia Alonso Rey, Santiago Martínez Magdalena, Agustina Zeitlin, Pio Perez y Gurutze Lasa.
Materias del espíritu: Oihane Zuberoa, Ricardo Fajardo y Alice Van den Bogaert.
La materialidad del reconocimiento: Olatz González Abrisketa.
Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)
San Telmo Museoa = Museo de San Telmo