Bertsotan Antropologiaz: Ankulegi elkartearen bertso-afaria (2020/02/14)

Bertsoafaria de Ankulegi (2020)

Ankulegi elkarteak bertso afari bat antolatu zuen 2020ko otsailaren 14an Donostian. Bertako elikagaiekin egindako afari begetarianoa izan zen.

Miren Artetxe eta Oihana Arana bertsolariak aritu ziren. Mirenek bertsolaritzaren inguruko tesia irakurri behar zuen handik gutxira Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Oihana Gizarte Antropologia gradua ikasten ari zen unibertsitate berean. Bertsoez gain, tonbola bat ere egon zen.

Bertso afariaz gozatzeko gutxienez 10 euro ordaindu behar ziren. Bildutako dirua elkartearen ekitaldiak finantzatzera bideratu zen.