XX. Ankulegi Jardunaldia (2017). Materialtasunaren antropologiak

Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi XX. Antropologia Jardunaldia antolatu zuten. Ekitaldia 2017ko martxoaren 10an (ostirala) ospatu zen Donostiako San Telmo Museoan. «Jardunaldien edizio berri honetan antropologiaren materialtasuna edo materialtasunaren antropologiak jorratuko ditugu. Antropologia betidanik arduratu da modu nahiko zehaztugabean “gauza” izendatutako horiez, gizarte ezberdinen garapen teknologikoaren araberako lehen sailkapenetatik, salerosgaiak edo … Gehiago irakurri

Bertsotan Antropologiaz: Ankulegi elkartearen bertso-afaria (2020/02/14)

Ankulegi elkarteak bertso afari bat antolatu zuen 2020ko otsailaren 14an Donostian. Bertako elikagaiekin egindako afari begetarianoa izan zen. Miren Artetxe eta Oihana Arana bertsolariak aritu ziren. Mirenek bertsolaritzaren inguruko tesia irakurri behar zuen handik gutxira Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Oihana Gizarte Antropologia gradua ikasten ari zen unibertsitate berean. Bertsoez gain, tonbola bat ere egon … Gehiago irakurri