“Hiria zugandik gertu”

Komunitate baliabideak pertsona immigratuentzako sarbide eta orientazioa (2003, 2008)

Deskribapena

Hiria zugandik gertu etorkinentzako baliabideen gida bat da, Ankulegi Antropologia Elkarteak egina eta Donostiako Udalak argitaratua. Donostialdera iritsitako etorkinei ongietorria ematea eta gure artean kokatzen laguntzea da gidaren helburua.

Hiria zugandik gertu 2003an argitaratu zen estreinakoz, eta 2008an eguneratu zen Hiria zugandik gertu. Donostiako komunitate baliabideen gida izenburupean.

Gidaren edukia lau ataletan banatuta dago:

  • Lehen mailako premiak: bizilekua, erroldatzea eta egoera arautzea.
  • Bigarren mailako premiak: enplegua, osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, erakundeak eta emakumea.
  • Hirugarren mailako premiak: elkarteak, auzitegiak, komunikabideak, gurtza-lekuak.
  • Larrialdiak.

Idatziz emandako informazioaren osagarri, hiriaren plano bat ageri da gidan bertan, deskribatutako gizarte-baliabide horiek guztiak non dauden zehazten duena.

Formatuak

2003ko bertsioa bi formatutan aurkeztu zen:

Gidaliburua:

  • Edukia: komunitate-baliabideak eskura izateko eta lekuak aurkitzen laguntzeko oinarrizko informazioa.
  • Hartzaileak: hirian dauden baliabideak oraindik ondo ezagutzen ez dituzten etorkinak.
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta arabiera.
  • Banaketa: hirira iristeko guneetan, gizarte-zerbitzuen zentroetan, harrera-zentroan, Udaltzaingoan, Enplegu Sailean, eta hiriko beste erakunde eta elkarte batzuetan.

CD-ROMa + triptikoa:

  • Edukia:etorkinen eskura dauden zerbitzuei eta komunitate-baliabideei buruzko informazio zabalagoa.
  • Hartzaileak:hiriko harrera-teknikariak eta laguntza soziokomunitarioan diharduten teknikariak.
  • Tresna gehigarriak:Internet bidezko bilatzaile eta eguneratzailea.
  • Hizkuntzak:euskara eta gaztelania.

Jasotako laguntzak

Donostiako Udaleko Gizarte Ongizate Sailak gida egiteko emandako diru-laguntza.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak, toki-erakundeei laguntzeko planaren bidez, gida egiteko emandako diru-laguntza.

  • Facebook
  • Twitter
  • Google Plus
  • LinkedIn
  • Email
  • Delicious
  • Add to favorites