Aurkibide osoak (1997-2012) Argitalpen arauak
Ankulegi aldizkari zientifikoa urtean behin argitaratzen da. Gizarte- eta kultura-antropologiaren eremuan Euskal Herrian eta Euskal Herriari buruz egindako ikerketen berri ematen du, batez ere. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzitako testuak jasotzen ditu.Artikuluak eta iruzkinak originalak eta argitaratu gabeak izaten dira, eta itsu bikoitz sistemaren bidez aztertzen dira, binaka.Ankulegi Antropologia Elkarteak 1997az geroztik argitaratzen du aldizkaria. Gizarte- edo kultura-antropologian interesa duten pertsona guztiak ditu helburu, eta datu-base hauetan indexatuta dago:
Aldizkariak bi artikulu-atal argitaratzen ditu:
- ‘Monografikoa’: zenbaki bakoitzean jorratutako gaiari buruzko artikuluak biltzen ditu.
- ‘Kolaborazioak’: gai libreko artikuluak biltzen ditu.
Horretaz gainera, gizarte- edo kultura-antropologiaren alorreko liburuei buruzko iruzkinak biltzen ditu aldizkariak beste atal batean.Azken hiru urteetan (aurten eta aurreko bi urteetan) argitaratutako lanen gogoetazko irakurketak dira, gaian interesa duten pertsona guztientzat idatziak, ez soilik espezialistentzat.


