ANtropologia, KULtura Eta GIzartea

Ankulegi elkartearen helburua da gizarte- eta kultura-antropologia hedatzea eta gai horri buruz hausnartzeko, ezaguerak hartzeko, ikertzeko eta kritikatzeko guneak sortzea. 1994an sortu zen, gizarte-antropologo talde baten ekimenez; UPV/EHUkoak izan ziren sortzaile gehientsuenak. Antropologian interesa duten pertsonek parte har dezakete elkartean; bereziki, ikasleek, gradudunek eta profesionalek.

Elkarteak urtero, Ankulegi aldizkari zientifikoaren ale bat argitaratzen du eta Ankulegi Antropologia Jardunaldiak antolatu eta burutzen ditu.