ELKARTEA
LIBURUAK
BALIABIDEAK
[gazt]
Ankulegi > elkartea > aurkezpena

Ankulegi Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPVeko) gizarte antropologo talde baten ekimenez sortu zen Donostian 1994an.

Bere izena osatzen duen akronimoa ANtropologia, KUltura Eta GIzartea hitzetatik dator.

Ankulegi irabazi-asmorik gabeko elkartea da, berau sortu zen unibertsitatetik askea eta diziplinan interesa duten guztiei irekia, ikasleak, graduatuak edo profesionalak izan, edo zaleak besterik ez direla. Egun 65 kide inguruak ditu.



Xedeak

  • Antropologia diziplina zientifiko gisa instituzionalizatu eta zabaltzea.
  • Ikerketa antropologikoa sustatzea.
  • Ankulegi antropologia aldizkaria argitaratzea.
  • Jarduera profesionalak eta hezigarriak bultzatzea.
  • Kideentzat bilgune eta eztabaida gunea izatea.
  • Antzeko elkarte eta erakundeekin hartu-emanetan hastea.

igo/subir/monter

Jarduera nagusiak

igo/subir/monter

Eskainitako zerbitzuak

  • Biblioteka eta hemeroteka: antropologia aldizkarien bilduma handia.
  • Interneteko forua (Ankuplaza): berriak hedatzeko zerrenda, artikuluak euskarri informatikoan, solasgunea.
  • Elkartearen webgunean kideen monografien berri emateko lekua.

igo/subir/monter

Hartu-emanak eta lankidetza hitzarmenak

Ankulegik Federación de Asociaciones de Antropología del Estado Español (F.A.A.E.E.) erakundearen partaidea da eta haren XI Congresoa (2008an) antolatuko du.

Gainera, gizarte zientzien eta humanidadeen esparruko elkarte eta erakunde ezberdinekin ditu hartu-emanak eta informazio eta argitalpen trukea egiten duen elkarte eta erakunde horiekin ez ezik, diziplina antropologikoan interesa duten beste pertsona zein taldeekin ere hartu-emanetan hasteko prest dago.

igo/subir/monter

ANKULEGI

Antropologia elkartea
Asociación vasca de antropología
Association basque d'ethnologie

Egoitza ofiziala
CRAJ. Anoeta pasalekua 28
E-20014 DONOSTIA

Harremanetarako (orokorra)
1.697 posta kutxatila
E-20080 DONOSTIA

Tfnoa.: 900 110 111
Egoitza elektronikoa: <http://www.ankulegi.org>
Posta elektronikoa: <ankulegi a bildua pangea puntu org>

Harremanetarako (aldizkaria)
1.697 posta kutxatila
[Gaia: aldizkaria]
E-20080 DONOSTIA

Posta elektronikoa: <aldizkaria a bildua ankulegi puntu org>

igo/subir/monter

Ankulegi Elkartea, 2002-2006