Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia (2016)

Esteban, Mari Luz; eta Hernández García, Jone M. (koord.) (2016) Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia
Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea, 284 or.(ISBN: 978-84-8438-598-1).

Liburu honek, azken urteetan gure testuinguruan garatu diren edo garatzen ari diren ikerketa antropologiko feministen berri ematen du. Sarrerako kapituluan jasota gelditzen denez, asko dira laurogeiko hamarkadatik hona emakumeen errealitatea aztertu edota genero ikuspegia erabili duten euskal antropologoak, ekarpen interesgarriak eginez, ez bakarrik genero harremanen analisiari dagokionez baizik eta, oro har, euskal kulturaren eta euskal gizartearen azterketari dagokionez ere. Horietako batzuek, guztiak Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen edota irakasten daudenak, parte hartzen dute liburu honetan.

Edukiak lau multzotan antolatuta daude. Lehen atalean, zenbait ikergai klasikoren inguruko ikuspegi berrituak ematen dira, bertsolaritza, pilota edota frankismo garaiko dantzaldiak hizpide izanik. Bigarrenean, emakumeen politikak, agentzia eta erresistentziak aztergai nagusitzat hartzen duten lanak daude: eroetxeetan eta kartzeletan sarturiko emakumeen esperientziak, hilekoaren politikak, eta berdintasunerako politika instituzionalak. Hirugarrenean, zentzumenak, gorputza eta eszenaren esparruetan sortzen ari diren proposamen teoriko-metodologiko berritzaileak eskaintzen dira. Azkenik, laugarren atalean, maitasun harremanen arloan egindako zenbait ikerketa aurkezten dira, gai eta talde ezberdinen inguruan buruturikoak: gizonak, bikote parekideak, nerabeak eta adiskide-taldeak.

Egileak

Liburua jaitsi Erreferentzia gehitu zure bibliografia kudeatzailean

Related Entries